Текст песни Numen - Belearen Hegaldiak Iluntasuna Dakar

Ullu ikaragarri batek
Hodeiertzean aurkitu du oihartzuna
Hainbeste odol irentsitako lurrak
Asetu du azkenik odol egarria
Hondamendiaren oldarraldiak
Baretu du bere haserrea,
Gorrotoaren indarrak bihurtu du bere besoa
Esna Ama Lurra! Garaipena duzu atejoka!
Zuhaitzen balantzak, enborren karraskada hotsak,
Elementuen noraezeko dantzan
Murgildu dute Naturaren adimena
Esna Ama Lurra! Garaipena duzu atejoka!
Goizargiari iheska abiatu den Haizea
Sugarren arragoko Suaren itzalezina,
Harkaitza suntsitzen duen Uraren indarra
Garaipenaren ostean
Belearen hegaldiak iluntasuna dakar
Zoazte lasai Naturaren izakiak,
Zoazte lasai Numen ahaltsuak, zuen gotorlekura
Itzalpeko egonaldian duzue eternitatea,
Ilargi eta Eguzki dituzue begi
Zaindu Mariren erreinua!


Добавить комментарий

Автору будет очень приятно узнать обратную связь о своей новости.

Комментариев 0