Текст песни Numen - Galdutako Itxaropenaren Eresia

Oskarbi da zerua
Anbotoko andereak piztu du bere labea,
Eguzki ahula
Laino goibeletan aterbetu da

Zintzarri hotsak dira
Ilunabarreko ahaide bakarra,
Arratsaldeko isiltasuna
Hausten duen bizitzaren marmarra

Behelainoa goi-lautadetan
Hedaturik dauden zutarriak
Besarkatuz doa,
Lurrari itsatsirik iraun duten
Ahaideen harrespila zaharkituak

Naturaren tristurak
Lanbrozko itsasoetan murgildu ditu
Euskal nortasunaren iturburu
Izan ziren harizti sakratuak

Haize sorginduen intziriek
Enbor artetik dakarte
Urrutiko eresi isila,
Galdutako itxaropenaren eresia
Ahazturiko gure numenen esentzia,
Basoaren baitan arnasten den tristezia

Mendi gailurretan zutik eta irmo,
Ama Lurraren bularretan iltzaturiko
Ezpata santifikatua ageri da
Gizaldi bi bereiztu zituen
Zapalkuntzaren garaikurra,
Gizakia eta naturaren arteko oreka
Hautsi zuen gurutze santua


Добавить комментарий

Автору будет очень приятно узнать обратную связь о своей новости.

Комментариев 0