Текст песни Numen - Isiltasunaren Hots Hutsa

Bizitza erazten duen iriztuak
Zeruaren ispilua apurtu du
Heriotzaren aurrean belaunikatzeko
Gauzatu da gaua betikotasunean
Behelainoa eta ezereza
Denboraren iluntasunean nahastu dira
Ipar Haizearen ezpata hotzak
Baso eta ibaiak izoztu ditu
Bere eztenkadaren aintzinean
Bakardadean pausatzen diren gauak
Elur maluetan galtzen den zeruaren negar aiena
Isiltasunaren hots hutsa
Ilargi betearen begiradak
Behelainozko itsaso marduletan islatzen du
Mendi tontorren itzalaren samindura
Basoko zoko izkutuenean bizirik da Gaueko,
Itzalen munduko gidari,
Iluntasunaren jabea
Bere itzalaren babesean,
Egunsentiaren ametsa gauzatu bitartean
Lurraren lotaldi sakona bilduko duena


Добавить комментарий

Автору будет очень приятно узнать обратную связь о своей новости.

Комментариев 0